Amatasun eta aitatasun bajek ez dute PFEZik ordainduko

Amaia Zabala 2018ko urr. 23a, 15:18

Gipuzkoako foru Ogasunak salbuetsita utzi ditu amatasun eta aitatasun bajak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, Espainiako Epaitegi Gorenak duela aste gutxi ebatzitako irizpideari jarraiki.

Sententzia honek eragin zuzena du azken lau urteetan amatasun edo aitatasun prestazioak jaso dituzten gurasoengan, atxikitakoa itzuliko baitzaie.

Hain zuzen, errenta aitorpena egiterako orduan amatasunari eta aitatasunari dagozkien zenbatekoak lan etekin gisa konputatu ziren eta erreklamazioaren bitartez Ogasunari dagokion kopurua soilik erretenitzeko eta diferentzia itzultzeko eskatuko zaio.

2014.urtetik aurrera jasotako prestazioen kasuan soilik erreklamatu ahalko da eta horretarako erreklamazio orria bete eta bakoitzak dagokion Ogasunaren egoitzan aurkeztu beharko du. Aitatasun eta amatasun bajez gain adopzio edo abegi familia izateagatik jasotako prestazioengatik ere erreklamatu ahalko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak