Konpondu beharreko lau lehentasun zehaztu dituzte: urruntzearekin amaitzea, larri gaixo dauden presoak etxeratzea, lehen graduaren aldaketa eta bi estatutako zigorren batuketaren aplikazioan Europako legediak dioena betetzea.
Hain zuzen, aipatutako egoerak salatzeko hainbat elkarretaratze egin dituzte bailaran; atzo eguerdian, LABek deituta Elorregin elkartu ziren: "Espainiako estatuak ez dio Europako lege markoari kasurik egiten. Egoera hori salatu nahi dugu eta legea aplikatzea eskatu nahi dugu", dio Xabier Llodiok.
Estrasburgoko epaiak bailarakoengan izango du eragina
Bi estatutako zigorraren batuketaren gainean Estrasburgoko epaiak esango duenak 14 bat presoei eragingo diela dio; tartean, hiru debagoiendar. Josu Arkauz eta Joseba Arregi presoak eta etxetik kanpo dagoen Alberto Plazaola.
Debagoienetik autobusak
Bihar egingo den manifestaziora joateko autobusak irtengo dira bailarako ia herri denetatik. Gaur izango da azkeneko eguna izena emateko. Autobusak ohiko lekuetatik irtengo dira.
• Arrasate 11:00etan eta 15:00etan, Garibain.
• Bergara 15:30ean, autobus geltokian.
• Oñati 15:00etan, Ibarran –MUko Enpresagintza Fakultatea–.
• Aretxabaleta 15:15ean, Azbe aurrealdean.
• Eskoriatza 15:00etan, Gorosarri plazan.
• Antzuola 15:30ean, Sagasti auzoan.