Urriaren 17ko saioan, Eskoriatzan egingo duten Debagoieneko Euskal Eskola Publikoaren I. jaiaren inguruko azalpenak eman dituzte Luis Ezeiza eskolako kideek. Potx eta Lotx pailazoekin egon da Jokin Etxebarria; eta Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta Harreman dendan egindako txokolate dastatzean egin du erreportajea Amaia Zabalak. Imanol Belokik Leintz Gatzagan egingo den Gatzaren Egunean egongo direnak azaldu ditu.