HEMEN DEBAGOIENA

'Hemen Debagoiena' saioa osorik: 2018-10-10

Goiena telebista 2018ko urriaren 10a

Urriaren 10eko saioan, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, buruko gaixotasunak dituztenenk jasaten duten estigma sozialaren kontra egin gura duen Zarena gara film laburra izan da hizpide Aita Menni osptaleko langile Maider Agiriano eta Deiene Gallastegirekin. Arrasateko Juan Arzamendi Musika Etxea izango den eraikinean egindako ekitaldi sinbolikoan jasotakoak azaldu ditu Xabi Gorostidik, eta Imanol Beloki, Eskoriatzan egiten dabiltzan bitxigintza ikastaroan izan da. Aitor Agiriano, bere aldetik, Antzuolako ibilbide osasungarriek jasotako sariaz egon da berbetan Landatxopekoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak