%8,38ko tasarekin bukatu zen hilabetea, 2.548 langaberekin -abuztuan baino 21 gutxiago-. Kopuruek behera egin dute Antzuola, Arrasate, Bergara, Elgeta eta Eskoriatzan; eta gora, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga, Oñati eta Aramaion.
Datuak, herririk-herri:
Antzuola: 56 langabe (%5,04ko langabezia tasa)
Aretxabaleta: 258 (%7,51)
Arrasate: 1.139 (%10,91)
Bergara: 562 (%7,78)
Elgeta: 45 (%7,80)
Eskoriatza: 155 (%7,63)
Leintz Gatzaga: 4 (%2,90)
Oñati: 329 (%6,05)
Debagoiena: 2.548 (%8,38)
Aramaio: 15 (%1,98)
Hego Euskal Herrian ere abuztuan baino langabe gutxiago zenbatu dituzte irailean: 156.152. Joera hoberakoa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; ez horrela, Nafarroan.
2017ko datuekin alderatuta, hori bai, egoerak hobera egin du denean. Aurtengo irailean iazkoan baino 60 langabe gutxiago zenbatu dituzte Debagoienean; eta 11.189 gutxiago, Hego Euskal Herrian.