Lehen jardunaldia
Atzo eman zioten hasiera Foroari eta Arrasatek ordezkaritza izan zuen hainbat hitzorduetan. Mondragonen Kontseilu Nagusiko Lehendakaria den Iñigo Ucinek, Gizarte Ekonomia sustatzea: moda ala konpromisoa debatean parte hartu zuen. Ondoren, Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea, alkateen podiumera igo zen. Jardunaldian zehar, hainbat saio eta tailer burutu ziren eta horietan MONDRAGON Korporazioa, Mundukide, Lanki eta Laboral Kutxa protagonista izan ziren, besteak beste.
Arrasatera bisita
Foroaren egitarauaren baitan, Bisita teknikoak antolatu dituzte, biharko eta etzirako eta bisita horiek Arrasaten egingo dituzte. Hala, parte hartzaileek gizarte eta ekonomiako enpresen eta jardueren adibideak ikusteko aukera izango dute. Horretarako, lau ibilbide tematiko prestatu dituzte: Kooperatiba Industriala, Hezkuntza Kooperatiboa, Baloreen ibilbidea eta Ekonomia Solidarioaren ibilbidea. Hala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola, Goiena Komunikazio Taldea, Gureak, Emaus eta Karitas enpresak bisitatuko dituzte, besteak beste.