Mondragon eredua gertutik ezagutzera etorri ziren New York-eko ordezkariak. Ezberdintasun sozial handienak dituzten auzoetan eta inguruneetan, Brooklyn Central eta Bronx auzoetan esaterako, gizarte garapenerako programak sustatu gura ditu Phillip Thompson buru duen departamenduak. Garapen ekonomikoa bultzatzeko asmoa dute "aberastasuna era orekatuan sortzeko eta ezberdintasunak murriztu".
Ildo horretatik, badute Mondragonen berri eta eredu hori egokitzat jo dute euren helburuak aurrera egin dezan. Kooperatiben aldeko apustua egin dute, eta dagoeneko sortuta daudenak babestea eta berriak sortzea dute asmoen artean.
Mondragon Linguak filiala du New Yorken 2013az geroztik eta itzulpen zerbitzua eskaintzen die Estatu Batuetako hainbat bezero garrantzitsuri. Hain zuzen, New Yorkeko administrazio horrek abian jarri gura duen proiektu sozialaren parte izateko aurre-aukeratuen artean dago Mondragon barruan.
Fagor Industrialen ere bisitan
Oñatiko Fagor Industrial lantegian ere izan ziren bisitan.
Thompson alkateordearekin batera ordezkaritza zabala etorri zen; hona hemen kideak: Brendan Martin (The Working Worldeko zuzendari exekutiboa), Maggie Tishman (MIT Community Innovators Lab-eko ekonomia berrikuntzaren zuzendaria), Crystal Reyes (Gazteria zuzendaria, Northwest Bronx Community and Clergy Coalition) eta Miguel Sanchez (MetaBronx-en sortzaileetako bat).