Bisitarien %90 inguru atzerritarrak izango direla aurreikusten dute udal ordezkariek. Hala ere, bisitari kopurua mugatua izango da, 300 pertsona asko jota. Arrasateko Udalak beste enpresa batzuekin elkarlanean prestatu du egitaraua eta tartean Goiena Komunikazio Taldea dago.
Parte hartzaileei hainbat ekintza prestatu dizkiete: Arrasateko gizarte ekonomiaren ekosistema aurkezteko bideo bat ikustea eta Kulturateko klaustroan erakusketa bat ere bisitatuko dute.