Atzoko jardunaldiaz zer konta dezakezu?
Foro honetan herri askok hartzen dute parte, batez ere herriko presentzia bermatu nahi delako. Gure kasuan, Arrasatek izandako presentzia garrantzitsua da, Kooperatibismo mailan erreferente bat garelako. Azken batean, udal desberdinen elkarlan bat areagotzea da, gizarte ekonomiari garrantzia emateko.
Alkateen podiumean ikusi zaitugu.
Euskal Herriko hiru alkate egon ginen podiumean: Hernaniko, Bilboko eta Arrasateko alkateak. Horrez gain, beste herrialde batzuetako alkateak egon ziren, besteak beste, Frantziakoa eta Canadakoa. Afrikako eta Asiako ordezkariak ere igo ziren podiumera.
Bihar Arrasatera bisita dago aurreikusita.
Bisitak bihar arratsaldean eta ostegun goiz zein arratsaldean izango dira. Azken batean, etorriko den jendea, gure herria eta gu ezagutzera dator, hau da, kooperatibismoak gure gizartean izan duen eta izaten ari den garrantzitsua ikusteko aukera izango dute. Bisita guztiak bete dira eta guztira 300 pertsona etorriko dira. Lau ibilbide tematiko antolatu ditugu: Kooperatiba Industriala, Hezkuntza Kooperatiboa, Baloreen ibilbidea eta Ekonomia Solidarioaren ibilbidea. Hala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola, Goiena Komunikazio Taldea, Gureak, Emaus eta Karitas enpresak bisitatuko dituzte, besteak beste. Bisita horiekin hasi aurretik, harrera egingo diegu eta bide batez, Gizarte Ekonomiako erakusketa eta Arizmendiarrietaren dokumentala ikusteko aukera egongo da.
Arrasate ezagutzeko aukera ona da honakoa.
Arrasate mapan kokatuko dute bisitariek. Arrasatek marka propioa badauka, mundu mailan ez dagoelako horrelako herririk.