Kultur Hiru taldeko kidea da Iban Arroiabe arrasatearra. Elgetako antzokian ikuskizunak antolatzeko akordio batera iritsi dira Udalarekin, eta Karim magoarekin estreinatu ziren, barikuan. 55 bat ikusle bertaratu ziren, eta balorazio positiboa egin dute. Azaroaren 3rako iragarri dute hurrengo ikuskizuna. Sun magoa izango da Espaloian, eta sarrerak salgai daude online.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.