Datorren astean hasiko du ikasturtea Debagoienean Osakidetzaren Osasun Eskolaren baitako Paziente Bizia programak. Edozein motatako gaixotasun kronikoa duten gaixoei edo haien zaintzaileei zuzendutako programa da, hainbat prestakuntza tailerrez osatuta dagoena. Aretxabaletan, Arrasaten eta Bergaran izango dira lehen tailerrak, eta plaza guztiak beteta daude. Gabonen ostean beste bi tailer egingo dituzte Arrasaten: diabetesaren ingurukoa bata, eta minbizia izan ostean bizitza osasuntsua izatearen ingurukoa bestea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.