Irailaren 24ko saioan, Caritas Gipuzkoak Arrasateko Biteri aparkalekuan jarri duen Aparkatu zure axolagabetasuna: begirada bat gizarte bazterkeriari izeneko erakusketaz berba egin du Horazio Argarate Arrasateko parrokoak. Ganbara abesbatzaren Euskal mitologia, gure historia ikuskizunean izan da Maider Arregi, eta Mirari Altube Tomatearen Astearen barruan Aretxabaletan egin duten azokan jasotakoak erakutsi ditu. Aitor Agiriano, bestalde, basoetako animaliak grabatzen dituen Eñaut Gardokirekin izan da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.