Lau bideo hauen bitartez lortu gura dutena zera da: "Euskaraldiaren mezua herritarrei helaraztea, egoera ezberdinak islatuz. Protagonistak herritarrak izatea gura izan dugu. Hala, askoz ere gertuagokoa da mezua, eta inpaktua ere handiagoa da. Modu honetan, eraginkorragoa izango dela uste dugu, herritarra identifikatuta sentitu daitekeelako, eta pausoa errazago eman".
Bi herriotako batzordekideak Huheziko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleekin harremanetan jarri ziren eta proposamena egin zieten. Ikasleek onartu egin zuten, eta haiek grabatu zituzten lau bideoak, ekainean. Ondoren, publikatzen joan dira banan-banan, eta azkena atzo bertan plazaratu zuten.
Leku ezberdinak aukeratu dituzte bideoetarako, "egunerokoan ohikoak izan daitezkeen lekuak edota horren ohikoak ez direnak: lehenengo bideoa Aretxabaletako Hankabeltz dendan da; bigarrena Eskoriatza Santa Ana gozotegian; hirugarrena Aretxabaletako taberna batean eta laugarrena, azkenik, gasolindegian, Eskoriatzan –argazkian ikusi daiteke azken bideoa grabatzen ari zireneko une bat, gasolindegian–.
Bigarren bideoa: Euskaraldia Gozotegian
Hirugarren bideoa: Euskaraldia tabernan
Laugarren bideoa: Euskaraldia gasolindegian