UDA GIROAN

Gaur hasi eta irailaren 29ra bitartean, Donostia Zinemaldia

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko ira. 21a, 17:08

Imanol Gallegok eta Ibai Zabalak Goiena.eus atarian eta Arrasate Irratian egingo dute 66. jaialdiaren jarraipena. Gaur, egubakoitza, Arrasate Irratiko Uda Giroan! saioan Gallegok kontatutakoak hemen entzungai.

"Azken urteetako indartsuena izateko aukera asko ditu aurtengoak, etorriko diren izarrei eta eskainiko dituzten filmen kopuruari (191) eta kalitateari begiratuta", dio Imanol Gallegok, eta zera gaineratu du: "Torontoko jaialdiarekin elkarlanean, film aukeraketa oso ona egin du Rebordinos eta haren lantaldeak. Izarrei dagokienez ere asmatu dutela esango nuke, belaunaldi ezberdinetako zaleentzako aurpegi ezagunak gonbidatu dituzte; adibidez, Donostia Sariak: Judi Dench, Danny Devito eta Hirokazu Kore-Eda".

Euskal zinemagintzak tarte zabala izango du

Hogei ekoizpen eskainiko dituzte –horien artean daude Sail Ofizialean eskainiko duten Dantza (Telmo Esnal) eta Zuzendari Berriak atalean Euskal Zinemaren Irizar sarirako lehiatuko den Oreina (Koldo Almandoz). Martitzenean, Zinemira egunean, Ramon Agirrek jasoko du Zinemira saria.

Film luzeez gainera, euskal film labur berriak ere eskainiko dituzte Zinemaldian; urtero legez, Kimuak katalogo berria aurkeztuko dute bihar, zapatua. "Ekitaldi itxia izango da, film laburrak egin dituzten talde edo kideentzako bakarrik, eta han izango dira nazioarteko hainbat jaialditako programatzaileak. Bide batez, gogora ekarri gura nuke Zabaltegi-Tabakalera lehiaketan 592 Metroz Goiti dokumentala ere eskainiko dugula", azaldu du Kimuak-eko kide Esther Caberok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak