Arrasaten, hamaikako kide batzuk eta Geike osatzen duten eragileak Portaloian batu ziren talde-argazkia ateratzeko, eta, Iker Agirre Arrasateko Euskaraldiko batzordekideak adierazi zuenez, pozik daude ekimenaren erantzunarekin: "Argazki polita irten da; Geike osatzen dugunok eta hamaikako kide horiek batuta izen-ematea hastea pozgarria izan da. Ea hemendik Euskaraldira bitartean sasoia hartzen joaten garen eta sasoi onean heltzen garen hitzordura".
Izen-ematea Arrasaten
Postu ibiltaria izango da, zapatu honetan, 10:00etatik 12:00etara, Seber Altuben, eta ondoren, 12:30etik 14:30era, Goikobalun. Horrez gain, gune finko batzuk izango dira: AEDn, Ekin-en, eta BAZen.
Horrekin lotuta, Izenematea.euskaraldia.eus webgunean ere eman ahal izango da izena, eta ahal izanez gero modu hori erabiltzeko eskatu dute Arrasateko batzordekideek.
Gaur, bestalde, herritarrekin batera ekiteko, afari merienda egingo dute Kondekuako zelaian, 19:30ean. Euskaraldia herritarren ariketa soziala izango denez, herritarrak euren aletxoa jartzera animatu nahi dituzte horrela.
Bulego berria Bergaran
Bergaran, bestalde, atzo ireki zuten bulegoa, Barrenkaleko hamargarren zenbakian. Bertan izena emateko eta aholkularitza eskaintzeko erabiliko dute, bereziki, lokal hori. Hemen, bertan batutako batzuk ateratako argazkia: