Bailarako ikastetxe gehienek hasiera eman diote ikasturte berriari

Maialen Regueiro 2018ko ira. 7a, 14:29

Debagoieneko hainbat ikastetxeetan aste honetan eman diote hasiera ikasturte berriari, beste batzuek, aldiz, astelehenean ekingo diote. Guztira, gutxi gorabehera, 2 eta 18 urte arteko 11.000 ikasle baino gehiago egongo dira ikasturte honetan bailarako ikastetxeetan.

Ikastola

Aranzadi eta Txantxiku Ikastoletan atzo eman zioten hasiera ikasturteari. Arizmendin, berriz, gaur egin dituzte aurkezpenak eta astelehenean hasiko dira ofizialki.

Eskola Publikoa

Bailarako Eskola Publikoetan gaur egin dituzte aurkezpenak eta astelehenean emango diote hasiera ofiziala ikasturteari.

Kristau Eskola

Bergarako Mariaren Lagundiak eguaztenean eman zion hasiera ikasturteari eta Oñatiko Elkar Hezi Ikastetxea astelehenean hasiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak