Iaz irailean egindako Merkemerkauak Erdi Aroko Azokarekin batera egin zen, baina aurten biek asteburu berdinean topo egitea saihestu dute. Ibai-arteko kide den Arantza Aranzabalek adierazi digunez, aurten ere dendari zifra esanguratsu batek hartuko du parte, eta produktu aukera zabala jarriko dute erosleen esku.
Iaz lehen aldiz antolatu zuten bi eguneko Merkemerkaua: ostiralean eta zapatuan. Jendeak ondo erantzun zuela ikusita, aurten eta aurrerantzean horrela egiten jarraituko dute.
Barikuan 16:30etatik 20:00etara egeongo da maukak erosteko aukera, eta zapatuan, berriz, egun osoan, 10:00etatiik 20:00etara. Gainera, giroa alaitzeko, musika ikuskizun ugari izango dira zuzenean Arrasate Musikalen eskutik.
Ostiralean, konkretuki, 18:00tatik 20:00etara talde hauek aterako dira kalera: Banda gaztea, Tronpeta taldea, Saxo taldea eta Perkusio taldea. Larunbatean, aldiz, 12:00etatik 13:30etara Gaiteroak eta Dantza taldea.
Baina, asteburuan zehar, Debagoienan maukak erosteko aukera, ez da Arrasatera mugatuko. Aretxabaletan, XVII.ez antolatu du Aretxarte merkatarien elkarteak Ixadebalde merkealdien azoka. Azkenak egindako lez, oraingo hau ere mojen komentuan izango da, egubakoitzean (10:00-14:00 eta 16:30-20:30) eta zapatuan (10:00-14:30), eta herriko sei merkatarik jarritako postuetan genero bikaina izango dela iragarri dute