Langabezia tasak gora egin du gurean abuztuan

Maialen Regueiro 2018ko ira. 4a, 11:24

Langabeziak gora egin du abuztuan Debagoienean. Are gehiago, bailarako herri guztietan egin du gora Elgeta eta Leintz Gatzaga izan ezik, azken hauetan, uztaileko datua mantendu egin delarik. Hala, gurean langabe kopurua 2.569 da eta tasa %8,45.

Datuak, herriz herri

  • Antzuola: 69 langabe (%6,21eko langabezia tasa)
  • Aretxabaleta: 247 (%7,19)
  • Arrasate: 1.144 (%10,96)
  • Bergara: 578 (%8,00)
  • Elgeta: 50 (%8,67)
  • Eskoriatza: 167 (%8,22)
  • Leintz Gatzaga: 3 (%2,17)
  • Oñati: 311 (%5,72)
  • Debagoiena: 2.569 (%8,45)
  • Aramaio: 12 (%1,59)

Hego Euskal Herrian

Hego Euskal Herrian ere gora egin du langabeziak abuztuan, 2.644 langabe gehiago zenbatu dituztelarik. Araba izan da igoera handiena izan duen lurraldea, izan ere, 465 langabe gehiago daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak