Asier Garitanoren taldeak ez dirudi aproposena egoera txar horri buelta emateko, baina Azkargortak dio Lehen Mailan partidu guztiak direla zailak, eta hiru puntuen bila aterako direla azpimarratu du.
Etxean eroso sentitzen da Atxabalpen entrenatzen duen taldea, eta antzuolarrak azaldu duenez, etxeko garaipenetan egongo da gakoa Lehen Mailari eutsi ahal izateko borroka horretan.
Bi talde gipuzkoarrak derbi honetara oso egoera ezberdinean iristen badira ere, derbiak beti derbi dira, eta emozioa behintzat ezta faltako biharko neurketan. Modu batera, debagoiendarren arteko derbia ere bada, beraz, onenak irabaz dezala.