Bidaia espirituala, dantzaren bitartez...

Eneko Azurmendi 2018ko abu. 24a, 09:25

Iñaki Beristain eta Bitoriano Gandiaga poetari eta frantziskotarrak gogoan, emanaldi hunkigarri bezain ederra eskaini zuen atzo Kukai dantza taldeak Arantzazun, Oñatz dantza taldearen laguntzarekin. Santutegia lepo beteta, bidaia espiritual baterako gonbita egin zien talde errenteriarrak ikus-entzuleei.

David Azurza eta Landarbaso abesbatza ere aritu ziren kantuan, eta Iñaki Salvador piano jotzailearen lana ere ezinbestekoa izan zen. Pello Zabala ere hartu zuen parte emanaldian. Gandiagaren poesia plazaratu zuen franziskotarrak, izan ere, poeta bera hil ostean argitaratutako liburu batek ematen dio izenburua ikuskizunari: Adio.

Donostiako Hamabostaldiaren baitako emanaldia izan zen atzokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak