Agur Etxebeste! filmaren grabazioa hasteko egun gutxi falta direnean, Etxebeste familia osatzen duten Ramon Agirre, Elena Irureta, Iban Garate eta Paco Sagarzazu aktoreek, Asier Altuna eta Telmo Esnal filmaren zine zuzendariekin batera, eta Iñaki Gomez Irusoin ekoiztetxeko zuzendariaren parte-hartzearekin, filmaren nondik norakoak azaldu dituzte gaur Donostiako Tabakaleran eginiko prentsaurrekoan.
Esan moduan, filmaren atzean dagoen lantaldea berbera izango da eta honek are bereziagoa egiten du berrelkartzea. Guztiak gogotsu azaldu dira berriz elkarrekin lan egiteko eta euren pertsonaien eboluzioa eta garapena islatzeko.
Sinopsia
Pelikularen sinopsiari dagokionez, honakoa da: Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) “osasun arazoengatik” alkate izateari uztera behartua dago. Hala ere, udaletxeko agintea ez galtzearren bere emaztea den Maria Luisa (Elena Irureta) izendatuko du herriko lehen emakume alkate. Maria Luisak bere lana serio hartu eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du. Ondorioz, bikote erlazioa hankaz gora jarriz. Familia bera da, baina asko aldatu dira euren bizitzak. Beste istorio baten inguruan gauzatuko da filma, nahiz eta, umorerik ez den faltako.
Arrakastatsua
Aupa Etxebeste! filma 2005ean estreinatu zen eta Handia filma kaleratu arte, euskarazko filmik ikusiena zen, 71.972 ikus-entzulerekin. Hamaika astez egon zen zinema-aretoetan, Donostia Zinemaldiko Publikoaren saria ere jasoz. Ikuskizun soziala bilakatu zen eta urteak pasa badira ere, egun oraindik jende asko oroitzen da pelikula hartaz.
Talde teknikoa:
● Zuzendariak: Asier Altuna eta Telmo Esnal
● Gidoilariak: Asier Altuna, Telmo Esnal eta Nagore Aranburu
● Ekoizleak: Irusoin, La Fidèle Production eta Kilima Media
● Zuzendari laguntzailea: Aitor Vitoria
● Musika: Javi Pez
● Argazki zuzendaria: Gaizka Bourgeaud
● Jantzi diseinua: Saioa Lara
● Makillajea eta ile apainketa: Lola Lopez eta Itziar Arrieta
Talde artistikoa:
● Patrizio - Ramon Agirre
● Maria Luisa - Elena Irureta
● Iñaki - Iban Garate
● Luziano - Paco Sagarzazu
Zuzendariak:
● Asier Altuna eta Telmo Esnal