98 hildako, gutxienez
Lurrikara batek Indonesiako Lombok uhartea astindu du atzo, domeka. Richter eskalako zazpi gradukoa izan da eta irlaren iparraldean izan du epizentroa. Berri agentzien arabera, 98 hildako eragin ditu eta 200 zauritu, gutxienez. Kopuru horiek are handiagoak izan daitezkeela ohartarazi dute iturri ofizialek, eta erreskate zerbitzuek lanean jarraitzen dute kaltetutako eremuetan.
Oporretara joanda
Badira bertan oporrak igarotzera joandako euskaldunak, baita debagoiendarrak ere eta, zenbat diren jakiterik ez izan arren, Goienak euretako hainbatekin hitz egin ahal izan du eta onik daude: Bergarako Maite eta Mikel Arantzabal eta Igor Etxeberria; Arrasateko Jokin Uribetxeberria eta Maitane Ruiz de Munain; eta Bergarako Amaia Urkia eta Antzuolako Julen Larrañaga.