Kanpora joango ez diren debagoiendarrek nahiz bisitan etorriko diren turistek izango dute zer ikusia gurean. Ohiko eskaintzaz gain, bi nobedade izango dira aurtengo udan, gainera. Batetik, Eskoriatzako Ganuza etxeko paper margotuak -EHUko irakasleek XIX. mendeko artelanok berritzeko erabilitako teknika ezagutzeko aukera dago abuztuan. Oñatiko San Migel errotan dago bigarren berritasuna: martxan ipiniko dute turistek eskatzen duten bakoitzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.