Langabezia tasa, apur bat gora

Goiatz Arana Begiristain 2018ko abu. 2a, 14:38

Uztailean ez da gora-behera handirik izan Debagoieneko langabezia datuetan. Kasu batzuetan gora egin du apur bat -Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran eta Elgetan- eta beste batzuetan, berriz, behera, baina kasu horretan ere modu apalean: Antzuola, Eskoriatza, Leintz Gatzaga, Oñati eta Aramaiok osatzen dute beherakada erregistratu duten herrien zerrenda. Eta datu horien batez bestekoa eginda, Debagoieneko langabe kopurua: 2.425; eta tasa: %7,98. Ekainean baino 33 pertsona gehiago zeuden lan barik uztailean eta tasak %0,11 egin zuen gora.

Datuak, herriz herri

  • Antzuola: 58 langabe (%5,22ko langabezia tasa)
  • Aretxabaleta: 237 (%6,90)
  • Arrasate: 1.093 (%10,47)
  • Bergara: 549 (%7,60)
  • Elgeta: 48 (%8,32)
  • Eskoriatza: 148 (%7,29)
  • Leintz Gatzaga: 3 (%2,17)
  • Oñati: 289 (%5,32)
  • Debagoiena: 2.425 (%7,98)
  • Aramaio: 12 (%1,59)

Hego Euskal Herrian

Konparaketa aurreko urtearekin egiten jarraituz, Hego Euskal Herrian ere gora egin du langabe kopuruak, lurralde guztietan Araban izan ezik. 1.087 langabe gehiago daude hegoaldeko lau lurraldeetan; orotara, 153.626.

Edozein kasutan, datuak iazko uztailekoak baino hobeak dira, bai Hego Euskal Herrian eta baita Debagoienean ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak