Menu guztietan entsalada bereziak eta hegaluzea jateko aukera egongo da eta horrez gain, aurtengo berrikuntza da munduko beste gastronomia batzuei erreferentzia egitea.
Jatetxeak
Aurtengo edizioan parte hartzen ari diren jatetxeak ondorengoak dira: Oñatiko Goiko Benta, Arrasateko Hilarion eta Santa Ana, Bergarako Lasa eta Elgetako Maialde.
'TOP ESPERIENTZIA'
Jatetxeetan menuak eskaintzeaz gainera, jardunaldi hauetan bisita gidatuetan parte hartzeko aukera dago: Oñatiko Txokolatearen Interpretazio Zentroan eta Gomiztegiko baserrian eta Leintz Gatzagako Gatz Museoan. Hauetan parte hartzeko, aldez aurretik eskaera egin behar da.
5.Txakoli Eguna
Jardunaldien egitarauaren baitan, 5.Txakoli Eguna ospatuko da, zapatu honetan Arrasaten.