Antzuolak, Aloña Mendik, Mondrak, UDAk, Bergarak... Debagoieneko klub guztiek dituzte salgai datorren uztailaren 20an Eibarrek eta Realak Ipuruan jokatuko duten partidurako sarrerak. Hala, federazioaren 100. urteurrena ospatzeko partiduak balioko du lurraldeko klubek aparteko diru-sarrera izan dezaten, klubetik saltzen dituzten sarreretako etekin ekonomikoa taldean bertan geratuko delako.
Hala, sarreren salneurria 15 eta 20 euro artekoa izango da, eta interesa duena jar dadila herriko klubarekin harremanetan, uztailaren 15a baino lehenago.
Bestalde, uztailaren 17an –datorren martitzena– Eibarrek eta Tudelanok denboraldi aurreko lagunarteko partidua jokatuko dute Atxabalpen (19:00) eta uztailaren 28an Bergarako Agorrosin futbol zelaian jokatuko dute Realak eta Osasunak.