Testinga
SOS Arrazakeriak duen bulegora kasu asko heldu izan dira. Horregatik, duela urte bete testing bat egitea erabaki zuten: hiru atzerritar eta bertako bat higiezinen hainbat agentziatara igaro ziren alokairuan zeuden etxeen inguruan interesatuz. Azterketa horrek susmoak baieztatu zituen: bertakoari hamar etxebizitza eskaintzen bazizkioten, atzerritarrari bakarra eskaintzen zioten eta azken horiei, gainera fidantza handiagoa eskatzen zieten.
Oussamaren kasua
Oussamaren familia marrokiarra da eta azken 10 urteetan Bergarako etxe baten bizi izan dira. Ez dute inoiz arazorik izan, baina 2017ko urrian bizi ziren etxetik irten behar izan zuten eraikina bota behar zutelako. Ordutik, ez dute beste etxe bat lortu. Hori gutxi balitz, Oussamaren aita langabezian dago eta familiak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen du, baina honek beldurra ematen die etxeko jabeei.
Harremanetarako telefonoa
SOS Arrazakeriak 658749755 zenbakia jarri du etxebizitza errentan emateko moduan egon daitezkeen herritarren eskura.