Deskargako lanak 2019ko martxoan amaitzea aurreikusten dute

Maialen Regueiro 2018ko uzt. 9a, 14:44

Markel Olano diputatu nagusia eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatua Deskargako autobiako lanak ikusten egon dira gaur goizean. Lanak erritmo onean doazela egiaztatu dute bertatik bertara.

Negu txarra

Olanok gogorarazi du neguan eguraldiak ez duela asko lagundu euri asko egin duelako, baina horrek ez duela lanak amaitzeko epea luzatu. Gauzak horrela, lanak 2019ko martxoan amaitzea aurreikusten da.

Obraren garrantzia

Burutzen ari diren obra munta handikoa da. 5,3 kilometro hauen garrantzia izugarria da Urola, Goierri eta Debagoiena eskualdeetarako, baita Gipuzkoa osorako ere. Olanok adierazi du, errepide honek eragina izango duela lurraldearen ekonomian eta lehiakortasunean eskualdeak lotuko dituelako. Are gehiago, jakina da hiru eskualde horietan industria, enpresak eta unibertsitateak duen garrantzia.

Obraren %60a eginda

16 hilabete eta erdi igaro dira obrak hasi zirenetik eta dagoeneko Deskargako errepide berriak izango dituen 5 zubibideak eta lur erauzketa garrantzitsuenak eginda daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak