Badira aste batzuk dendetako erakusleihoetan deskontuen kartelak ikus daitezkeela, baina merkealdia bera astelehenean hasi zen ofizialki, eta lehen egunak ondo joan direla azaldu dute Oñatiko Chic eta NI dendetan. Kontuan izanik salmentei dagokienean denboraldi bereziki txarra izan dela aurtengoa, mauka onak daude orain bezeroentzat.
Laster udazkeneko arropa jasotzen hasiko dira dendariak eta eurei ere komeni zaie udako jantziak ateratzen joatea datozenei lekua egiteko. Chic eta NI dendetan %30eko deskontuekin hasi dute merkealdia -eta, kasuren batean, %40koekin-, baina denetarik dago: Arrasateko erakusleiho batzuetan, adibidez, %50eko deskontuak iragartzen dituzten karteltxoak ere badaude.
Udako merkealdia irailaren 30ean bukatuko da.