Lehenengo aldiz banatu dute 'Denon artean' saria

Iker Oñate 2018ko uzt. 6a, 12:43

Arizmendiarrietari, in memorian eman diote Denon artean euskal kooperatibismoaren saria.

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak lehenengo Denon artean saria banatu zuten atzo –eguena–, 96. Kooperatibismoaren Munduko Egunean, Kursaal jauregian. Euskal Kooperatibismoaren saria da, hain zuzen, eta aurrenekoa, in memorian, Jose Maria Arizmendiarrietari eman diote.

"Mondragon esperientzia kooperatiboaren buru izan zen, eta izen horrekin ezaguna den ekimena iragan mendeko 60ko hamarkadan sortu, eta, 60 urte geroago, mundu osoan parekorik ez duen errealitate ekonomiko eta sozial indartsu bat da. Alderdi sozialari begiratuta, printzipio eta balio kooperatiboak oinarri hartuta lortu dela nabarmendu behar da, non elkartasuna, interkooperazioa eta demokrazia diren Arizmendiarrietak sustatutako Mondragon ereduaren funtsezko hiru ardatz nagusiak", argudiatu dute.

Ekitaldian, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko presidente Javier Goienetxeak eta Konfekoop-eko presidente Rosa Lavinek parte hartu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak