ALBISTEAK

Hasi dira udaleku irekiak Debagoienean

Maialen Santos 2018ko uztailaren 5a

Ikasturtea amaituta, udako lehenengo asteekin batera martxan jarri dituzte udaleku irekiak Debagoieneko herrietan. Hala, hiru eta hamabi urte bitarteko gazteek aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute goizean zehar, eta kasu batzuetan, baita arratsaldez ere. Hiruzpalau aste iraungo dute, eta guztira 2.333 umek hartuko dute parte.

Udalekuetako lehen egunak izanik, haurren arteko harremanak forma hartzen ari dira oraindik, hainbatek lehenagotik ere elkar ezagutzen duten arren. Zentzu horretan, begiraleek diote egunetik egunera aldaketa positiboak antzematen dituztela gazteengan.

Erlazionatuak

Bergaran ere martxan dira udaleku irekiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018 uzt 05 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak