Ohiturari jarraituz, Elgetako Ferixa Nagusian, brindisarekin hasi zituzten jaiak. Txabi Cot-ek alkatearen eskutik jaso du makila domekara arte bitartean agintzeko. Txaranga doinuez lagunduta, giro bikaina izan da jaien hasieran. Eskoriatzan, berriz, Angel Bañaresek bota zuen txupinazoa, eta gaueko danborradarekin, bikain hasi zituzten San Pedro jaiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.