Gaurko saioan, indarkeri sexista kasuen aurrean erakundeek eman beharreko erantzuna nolakoa izan behar duen jasotzen duen protokoloaz berba egingo dugu Miren Elgarrestarekin, aldundiko Berdintasunaren Organoaren zuzendariarekin. Gainera, 1950eko hamarkadan Elgetarako sortuak izan ziren eta orain berreskuratu dituzten bi dantza ere ezagutuko ditugu. Ez hori bakarrik, Martin de Barrutiak Ameriketatik ekarritako diruarekin eraiki zen Udalako jauregia ere ezagutuko baitugu Ana Ugalderen eskutik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.