Iritsi dira Saharako haurrak Udala auzoko Ingurumen Eskolara

Imanol Beloki Unamuno 2018ko eka. 27a, 14:49

Sagiri elkarteak, Saharako haurrak, Udalako Ingurumen Eskolara ekarri ditu, oporraldia pasatzera. Hain zuzen ere, hamar ume ekarri, eta Arrasateko Udala auzoko Ingurumen eskolan bi hilabetez egongo dira, begirale boluntarioen ardurapean.

Astelehenean iritsi ziren Arrasatera, 10-11 eta 12 urte dituzten haurrak, eta nekatuta iritsi diren arren, txintxo-txintxo eta gustura ari direla adierazi du boluntario lanetan dagoen Ane Laskurainek.

Helburua, ondo pasatzea

Familia handi bat sortzeko helburuaz antolatutako ekimena ondo hasi da, eta egitasmoaren helburu nagusia, beraiek ondo pasatzea dela adierazi du Laskurainek.

Egonaldia ingurumen eskolan egingo duten arren, hainbat irteera eta ekintza izango dituztela adierazi du Laskurainek, betiere, egonaldi atsegina igaro dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak