HEMEN DEBAGOIENA

'Hemen Debagoiena' saioa osorik: 2018-06-22

Goiena telebista 2018ko ekainaren 22a

Epeleko konpost plantaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dugu gaurko saioan. Gure etxeetan sortzen den materia organikoa konpost bilakatzen dute Epelen. Olgeta jolasterako baliabide zerbitzuko Itsaso Pagoagak, berriz, Bunny Boo mahai-jolasa aurkeztu digu. Bukatzeko, Elgetako Gaizka Morales Richard dantzariarekin lotutako albistea izan dugu; izan ere, dantzari profesionala izango da irailetik aurrera. When life meets dance izeneko ikus-entzunezkoan Ursula Mercado Campos-ekin batera egiten du dantza. Iturria: JavierGonzalezVlogs.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak