'Elikatu' 12. saioa: hutsean ontziratutako janaria eta arroz sushia

Denboraldiko azken atalean, oporretara begira ipini da Elikatu saioa: kanpoan gabiltzan egunetako otorduetarako proposamenak batu ditu, kasu horretan ere modu egoki eta errazean jatea posible dela erakutsiz. Elikatu enpresaren eskutik, hutsean ontziratutako janari prestatuak, beti-betikoak, aurkeztu ditu, batetik; eta Naiara Uriartek prestatutako arroz sushia, bestetik.

Bestalde, pasa den astean Oñatiko Jesus Odriozola harakinak moxal haragiarekin osatutako otarrea Bergarako Haizea Iñarrak irabazi du. Zorionak!