Kursaalen egin duten ekitaldi batean datorren urteko Foru eta Udal hauteskundeetarako hainbat izen konfirmatu ditu Gipuzkoako EAJk. Tartean, Markel Olano gaur egungo diputatu nagusia, zerrendaburu izango da beste behin, Foru Aldundiko hauteskundeetan. Donostiako alkategai izango da, gainera, gaur egungo alkate Eneko Goia.
Ekitaldi berean, Olano eta Goiaz gain, lurraldeko beste 24 udalerrietako hautagaiak ere aurkeztu dituzte. Debagoieneko udalerriei dagokionez, Arrasateko alkategai izango da Maria Ubarretxena; Bergarakoa, Elena Lete; Aretxabaletakoa, Unai Elkoro, eta Eskoriatzakoa, Jose Ramon Zubizarreta. Lauak ere, gaur egun alkateak dira.
Gipuzkoako Diputatu Nagusirako Hautagaia: Markel Olano Arrese
Alkategaiak:
- Donostia: Eneko Goia
- Irun: Xabier Iridoy
- Eibar: Josu Mendicute
- Zarautz: Xabier Txurruka
- Arrasate: Maria Ubarretxena
- Tolosa: Olatz Peon
- Lasarte-Oria: Jon Antxordoki
- Hondarribia: Txomin Sagarzazu
- Pasaia: Nahikari Otermin
- Andoain: Mari Jose Izagirre
- Bergara: Elena Lete
- Beasain: Aitor Aldasoro
- Azkoitia: Javier Zubizarreta
- Elgoibar: Ane Beitia
- Aretxabaleta: Unai Elkoro
- Urretxu: Jon Luqui
- Astigarraga: Zorione Etxezarraga
- Villabona: Maite Izagirre
- Mutriku: Jose Angel Lizardi
- Ibarra: Itziar Jauregi
- Eskoriatza: Jose Ramon Zubizarreta
- Soraluze: Iker Aldazabal
- Getaria: Aitor Urresti
- Aia: Nekane Arrizabalaga
- Irura: Ana Leunda