Hasi da bainu denboraldia, uda girorik ez izan arren

Miren Arregi Amasorrain 2018ko eka. 15a, 15:39

Gezurra badirudi ere, eta eguraldik laguntzen ez badu ere, hasi da bainu denboraldia Debagoienean. Oñatiko ugarkaldeko ur uhin parkea zabalik dago, baita kiroldegiko berdegunea ere. Usakon ere sorosleak lanean dihardu eta Bergarako kanpoko igerilekua joan den egubakoitzean zabaldu zuten. Arrasatekoan dena dago gertu, astelehenean denboraldiari hasiera emateko.

Antzuolan aste honetan ziren zabaltzekoak ur-uhinen parkea, baina uholdeen ondorioz, lehentasunak markatu behar izan dituzte eta oraindik itxita jarraitzen dute. Laster zabaltzeko asmoa dute, ordea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak