'Elikatu' 10. saioa: Ereindajan Bergaran eta batata eta brokoli krema

Duela hilabete eskas ateak zabaldu dituen Bergarako Ereindajan denda-topagunean izan da oraingo astean Elikatu saioko lantaldea. Proiektuaren ezaugarri nagusiak eta Joan XXIII plazan kokatuta dagoen lokalean batutako eskaintza ezagutu ditu, Aitziber Plazaola eta Iraitz Salegiren eskutik. Eta errezetaren tartean, batata eta brokoli krema prestatu du Naiara Uriartek.

Zozketak

Aurreko saioan Aretxabaletako Kiloka dendak emandako otarra Iratxe Hernandez arrasatearrari egokitu zaio. Zorionak!

Ereindajan-ekoek emandako produktu-sorta eskuratu gura izanez gero, berriz, bidali mezua Whatsapp edo Telegram bidez, 688 69 00 07 zenbakira.

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.