Herriei dagokienean, azken hilabetean langabe kopuruak gora egin du Aretxabaletan, Arrasaten eta Eskoriatzan; mantendu egin da Bergaran eta Elgetan; eta jaitsi egin da Antzuolan, Oñatin eta Aramaion.
Maiatzeko datuak, herririk herri
- Antzuola: 59 langabe (%5,31ko langabezia tasa)
- Aretxabaleta: 258 (%7,51)
- Arrasate: 1.146 (%10,98)
- Bergara: 580 (%8,03)
- Elgeta: 40 (%6,93)
- Eskoriatza: 153 (%7,53)
- Leintz Gatzaga: 3 (%2,17)
- Oñati: 318 (%5,85)
- Debagoiena: 2.557 (%8,41)
- Aramaio: 12 (%1,59)
Hego Euskal Herrian, hobera
Apirilean baino langabe gutxiago zeuden maiatzean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. 156.137 pertsona dira gaur egun lan barik daudenak.