Altsasuko auzian zigortutako zortzi gazteen kontrako epaia salatzeko deialdia egin dute AGAKO, Ikasle Aberztaleak, Sortu, Askapena eta Euskal Herrian Euskaraz taldeek, "mendekuan oinarritutako sententzia" dela esanda, eta "euskal gazteriaren, eta oro har, Euskal Herriaren aurkako eraso" bezala ulertzen dutelako.
Mobilizaziorako ez dute asti handiegirik izan, gaur, egubakoitza, jakinarazi du-eta epaia Auzitegi Nazionalak; Euskal Herri osoan dabiltza deialdi ezberdinak egiten, epaia bera salatzeko. Ekintza terrorista izan ez dela ebatzi badute ere, bi eta hamahiru urte bitarteko zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitutako zortzi gazteei. Lesioak, desordena publikoak eta mehatxuak egitea egotzi die epaimahaiak.
Arrasaten gaur, egubakoitza, egin dute kale agerraldia, baina biharko kontzentrazioa deitu dute Oñatin, 13:00etan plazan.