Maiatzaren 15eko saioan, Elgetan lehen sektoreak bizi duen egoerari buruz hitz egin du baserritarren batzordeko eta ingurumen batzordeko arduraduna den Sebastian Arantzabalek. Erotismoa nola landu azaldu du Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskolako Amaia Urrejolak; eta Imanol Beloki, eskoriatzan eskupilota indartzea helburu duen Pilota berpiztuz ekimenaren bultzatzaileekin egon da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.