HEMEN DEBAGOIENA

Trikitilari eta pandero jole uholdea Antzuolan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko maiatzaren 7a

Debagoieneko XIV. Trikitixa Eguna ospatu zuten zapatuan Antzuolan. Antzuolarrez gain, Bergarako, Aretxabaletako, Arrasateko, Oñatiko, Eskoriatzako, Aramaioko, Soraluzeko, Zumarraga-Urretxuko eta Bermeoko trikitilariak elkartu ziren, adin guztietakoak; 270 trikitilari eta pandero jole inguru.

10:00ak aldera ongietorria eta hamaiketakoa egin ostean, Josune Arakistain eta Itsaso Elizagoien trikitilarien hitzaldian bete egin zen Torresoroa eta ondoren kalejiran irten dira eskola ezberdinetako ume, gaztetxo zein helduak. Ondoren, 13:00etan, Zurrategi plazan elkartu ziren talde guztiak eta bakoitzak abesti bana jo ostean bazkaltzera joan ziren, nola ez, kalejiran. Egunak luze joko zuen zapatuan Antzuolan.

Erlazionatuak

Debagoieneko Trikitixa Eguna argazkitan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018 mai 05 Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak