Apirilean apur bat gora egin du langabezia tasak Debagoienean

Goiatz Arana Begiristain 2018ko mai. 4a, 13:00

%8,32tik %8,38ra igo da: 2.547 langabe zeuden erregistratuta apirilean, martxoan baino 18 gehiago. Goranzko joera hori eman da Antzuola, Aretxabaleta, Bergara, Elgeta eta Aramaion; aldiz, langabezia tasa jaitsi egin da Arrasate, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñatin. Uneotan, Arrasatek du langabezia tasarik altuena eta Leintz Gatzagak baxuena.

Apirileko langabezia datuak herriz-herri:

  • Antzuola: 62 langabe (%5,58ko langabezia tasa)
  • Aretxabaleta: 254 (%7,39)
  • Arrasate: 1.134 (%10,87)
  • Bergara: 580 (%8,03)
  • Elgeta: 40 (%6,93)
  • Eskoriatza: 149 (%7,34)
  • Leintz Gatzaga: 2 (%1,45)
  • Oñati: 326 (%6)
  • Debagoiena: 2.547 (%8,38)
  • Aramaio: 13 (%1,72)

Hego Euskal Herrian, langabe gutxiago

Debagoienean ez bezala, Hego Euskal Herrian langabezia tasak azken hilabetean izandako bilakaera hoberako izan da: 3.651 langabe gutxiago zenbatu dituzte; orotara, 159.423 langabe. Hilabetean, lurralde guztietan egin du behera tasak. Eta hobekuntza are hobeagoa da aurtengo apirileko datua iazkoarekin alderatuz gero: orduan baino 15.690 langabe gutxiago daude uneotan.

Zentzu horretan, urtebete honetan hobera egin du Debagoieneko egoerak ere: 254 langabe gutxiago daude egun; langabezia tasa %9,22tik %8,38ra jaitsi da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak