Buruz Burukoan, lehenengoz aurrez aurre

Xabier Urtzelai 2018ko api. 26a, 09:06

Beñat Rezustak debuta egingo du Buruz Burukoan bihar, egubakoitza (22:00, Bergarako Udal pilotalekua) Aimar Olaizolaren kontra: "Lau entrenamendu saiorekin ezin dut miraririk eskatu, baina gerra ematen saiatuko naiz".

Beñat Rezustak etxeko zaleen aurrean jokatuko du bihar, egubakoitza: "Txapelketa hasi eta lehenengo partidua etxekoen aurrean jokatzea ez da erraza izaten, gauzak ondo egin gura izaten ditugulako, baina ez naiz kexatuko. Eskuz Binakako Txapelketa amaitu zenetik lau entrenamendu saio egin ahal izan ditut, eta sentsazioak denetarikoak izan dira, batzuk onak eta beste batzuk ez horren onak. Baina, eskuetatik ondo nago, eta aukeratutako materialarekin ere gustura geratu naiz, horrenbestez, ez dago aitzakiarik".

Buruz Burukoan Bergarakoa da geratzen den atzelari bakarra: "Txapelketa hau aurrelariek dominatzen dutelako", eta ondo daki lehenengo kanporaketa honetan ze kontrario izango duen: "Aimarrek duen txapela kopurua ikustea baino ez dago duen mailaz jabetzeko. Ez dut uste nire kontra jokatzeko beldur handirik izango duenik, baina nik itxura polita eman gura dut, eta ezustekoa ematen saiatuko naiz". Bi pilotari horiek lehenengoz jokatuko dute Buruz Burukoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak