Apirilaren 18ko saioan, Arrasateko Eskola-antzerkiaren jardunaldien barruan Amaia antzokia ezagutzeko egin duten bisita gidatuetako batean izan da Imanol Beloki; Mireia Bikuña, bere aldetik, Antzuolako Uzarraga parrokian izan da. Datozen egunotan Arrasaten egingo duten Alternatiben Azokareko prestatu dituztenen berri eman du Xabi Gorostidik. Andoaingo euskara zinegotzi Ainara Rodriguez izan da platoko gonbidatua, eta Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 30. edizioaren xehetasunak azaldu ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.