Maiatzaren 1ean Eibarren egingo duten mobilizazioan parte hartzeko deia egin du LAB sindikatuak

Txomin Madina Milikua 2018ko api. 17a, 15:01

Sindikatuko ordezkariek Arrasaten egindako agerraldian azaldu dutenez, “lan, bizi eta herri duinak’’ aldarrikatzeko Eibarren egingo dituzte eskualde mailako Maiatzaren 1eko mobilizazioak. Lan esparruarekin zerikusia duten hainbat lehentasun nabarmendu dituzte, tartean, 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa. Aldaketa sozialerako burujabetza ere eskatu dute.

Mobilizazioak

LABek manifestazioa egingo du Eibarren, 12:00etan, Untzaga plazatik abiatuta; ELAk, Iruñean, Gurutze plazan, 12:00etan eta Bilbon, Jesusen Bihotza plazan, 11:45ean; ESK, CNT, Steilas, CGT eta Co.bas sindikatuek martxa egingo dute Errenteriatik Donostiara, 10:30ean, eta ondoren elkarretaratzea, 12:30ean; CCOOk eta UGTk Donostian, Bilbon eta Gasteizen egingo dituzte mobilizazioak, baina ordua eta lekua zehaztu gabe dituzte oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak