Bi astez itxita Eskoriatzako saihesbidea

Imanol Beloki Unamuno 2018ko api. 13a, 14:24

Gipuzkoako Foru Aldundiak Eskoriatzako sahiesbidea ixteko erabakia hartu du, konponketa lanak bizkortzeko asmoarekin. Momentu honetan, kalteak neurtzen ari dira teknikariak, eta oraindik ezin da jakin itxierak noiz arte iraungo duen.

Hori horrela, eta segurtasun neurri gisa, sahiesbidea bi norabideetan ixtea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak. 

Ezbehar horrek aldaketa garrantzitsuak eragingo ditu herriguneko trafikoan:

  • Kamioiak eta bestelako auto astunak autobidetik desbideratuko dira.
  • Erdigunean, plaza parean, oinezkoentzako eremua kendu egingo da.
  • Erdigunean, plaza parean, bi norabidetako trafikoa irekiko da kamioi eta autobusentzako bakarrik, ondorioz zamalanetarako gunea (Caja Laboral parekoa) kendu egingo da.

Herritarrei eskatu nahi zaie egoera honek irauten duen bitartean kontu handiz ibiltzeko, trafikoaren joan-etorria asko ugarituko baita hirigunean.

Egin duten euriteek gainera, ez dute laguntzen lanak aurreratzen. Beheko argazkian, Elorreta auzoaren eta Sorautz artean sortu den putzua:

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak