Etorkizuneko proiektuak partekatuko ditu Foru Aldundiak batxilergoko ikasleekin

Miren Arregi Amasorrain 2018ko api. 13a, 11:40

Gazteen Gipuzkoa ekimena ipini du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrasaten aurkeztu dute astean. Etorkizuna Eraikiz dinamikaren testuinguruan kokatzen da Gazteen Gipuzkoa. Gazteek etorkizuneko erronkei lotuta dituzten ideiak, kezkak, ametsak zein iradokizunak jasotzea da asmoa. 

Etorkizuna Eraikiz programaren bitartez etorkizunera begira jarri da aldundia, orain arte ikuspegi sozial eta ekonomiko batetik, eta lan horretan erakunde, enpresa, elkarte, unibertsitate eta bestelako eragile askok hartu du parte. Ez ordea gazteek. Hala, hutsune hori betetzera dator Gazteen Gipuzkoa.

Egitasmoaren helburua da gazteen iritziak proiektu gisa diseinatuta jasotzea. Proiektu horiek lurraldeko 28 ikastetxetako gazteek garatuko dituzte eta udazkenean aurkeztuko dituzte, Foru Aldundian bertan. EHU-ko Sinnergiak Taldearen gidaritza izango dute bide horretan. Produktuak, era askotarikoak izango dira. Dossierrak, power-pointak, antzerkiak, bideoak, abestiak...

Debagoienari dagokionez, zazpi ikastetxek hartuko dute parte proiektuan. Horiek dira, Oñatiko Elkar-Hezi, Txantxiku Ikastola eta Zuazola Larraña Institutua, Bergarako Aranzadi Ikastola eta Mariaren lagundia eta Arrasatetik Arrasateko Institutua eta Arizmendi Ikastola (Gaztelupe eta Almen).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak