Euskal musikaren bertsio hurbila eskaini gura du Oñatiko Udalak herriko askotariko eragilerekin eta Ahotsenea elkartearekin elkarlanean antolatu duen Beratu jaialdiak. Gaurtik domekara bitartean askotariko kontzertuak izango dira; horien artean, bihar, zapatua, Delorean taldeak gaztelekuan 22:30ean eskainiko duena. Delorean taldeko abeslari Ekhi Lopetegi izan da astean Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan. Hemen elkarrizketa osoa entzungai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.